Zer da CECAP?
Aukeratu zure hizkuntza:
Zer da CECAP?

Espainiako Ikastetxe eta Akademia Pribatuen Konfederazioa (Confederación Española de Centros y Academias Privadas: CECAP) Arautu Gabeko Irakaskuntza sektoreko erakunde enpresariala da Espainian. CECAP-en barnean dauden ikastetxeak beraien erakunde-kideen bitartez taldekatuta daude autonomia-erkidego guztietan. CECAP-en Arautu Gabeko Irakaskuntza eta Formakuntza (Hizkuntzak, Oposizioak, Negozio Eskolak, Urrutiko Irakaskuntza, Formakuntza Okupazionala eta Jarraia, Segurtasun Pribatua, Errekuperazioak, Hezkuntza Arauturako Laguntza edo Prestaketa, etab.) irakasten duten enpresa mota guztiak daude bilduta. Bere helburu nagusien artean ondoko hau aurki dezakegu: bere kideen ekintzak bultzatu eta koordinatzea beraien interesak defendatzeko eta Espainiako hezkuntza eskeintzaren kalitatea zaintzeko.

Adierazgarritasuna
Bere hedapen nazionalak eta enpresa kide kopuru altuak bere proiektuak aurrera eramateko indarra eman diote taldearen onurarako eta arazo amankomunak konpontzeko. CECAP sektoreko erakunde errepresentatiboena da eta horrela onartu dute hizketakide sozialek. Esan beharra dago, gainera, bere konpetentzietako bat sindikatuekin hitzarmen kolektiboak eta erakunde patronalekin edota instituzioekin negoziatzea dela.

CECAP-en jatorria
Espainiako probintzia desberdinetan kokatuta dauden Arautu Gabeko Irakaskuntza eskeintzen duten hainbat ikastetxek beraien interesak defendatzeko beharra sentitu zuten; arazo horri erantzun bat emateko asmotan, 1988. urtean, jaio zen erakundea dugu CECAP. Horrela, Espainiako Akademien Elkartea sortzen da, gero Federazio bilakatuko dena (FEAP). Beranduago, 1995.urtean, Espainiako Ikastetxe eta Akademia Pribatuen Konfederazioa (Confederación Española de Centros y Academias Privadas: CECAP) sortuko da, etengabeko hazkuntza, bere baitan jasotako hezkuntzen dibertsifikazioa eta bere lurralde estrukturak indartzearen ondorioz. Gaur egun CECAP erakundea Arautu Gabeko Formakuntzaren legezko ordezkaria da, CEOE eta CEPYME-n barruan egonik.

Antolaketa eta sektorea
Konfederazioa 18 erakunde kidez osatua dago, hauek, Espainia osoan zehar kokatuta daude eta izaera autonomiko nahiz sektorialak dituzte. Federazio eta Asoziazio bakoitzak ekintza ezberdinak bultzatu eta aurrera eramaten ditu kideen ordezkaritza ezin hobe, interes sozial, ekonomiko eta profesionalen defentsa eta babesa lortzeko. CECAP-ek elkartasuna eta elkarlana bultzatzen ditu bere kideen artean eta taldearen garapen kultural eta profesionalerako zenbait ekintza prestatzen ditu, hala nola: mintegiak, argitalpenak, hitzaldiak, mahai borobilak…
Web informativa de la Confederación española de empresas de formación (CECAP)
© 2012 CECAP. Todos los derechos reservados.
Página web creada para el concurso de diseño web CECAP, 2012